HOME STAGINGek ETXEA ESZENARATZEA esan nahi du, teknika multzo bat da, eraikinari itxura erakargarriagoa ematen diona. Estatu Batuetan sortu zen orain hiru hamarkada pasatxo eta orain urte gutxi heldu zen Europara, Erresuma Batuaren, Suediaren eta Frantziaren eskutik.
HOME STAGING hau da, konpontzea, garbitzea, arintzea, despertsonalizatzea, ordenatzea, espazioa antolatzea eta harmonizatzea.
Merkatuan etxebizitza aukera zabala baitago, nabarmendu beharra dago besteetatik. Asmoa hau da, balizko erosleak ikus dezala bere burua han bizitzen.
Home stanger-ak egin beharreko lana zera da: teknika hauen bidez, indar-guneak nabarmentzea da eta ahulguneak minimizatzea. Kontua ez da akatsak ezkutatzea, baizik eta konpontzea.
Helburua da eraikuntza egokitzea, leku neutro bat izan dadin eta goxoa, erosle askoren gustukoa, sal dadin edo aloka dadin albait bizkorren, preziorik onenean.
HOME STAGINGak gero eta jarraitzaile gehiago du etxebizitza nahiz saltokien salmenta/alokairuan.
Grupo Goiur-en, aitzindariak gara inguru honetan. HOME STAGING zerbitzua eskaintzen dizugu, zure higiezina alokatu edo saldu dezazun, modurik bizkorrenean eta errentagarritasun handiagoa atera dezazun.

